XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3 PUNTU MATERIAL BATEN HIGIDURAREN ABIADURA ETA AZELERAZIOA.

Ezer baino lehen, argi utzi behar da, zer errefentziarekiko neurtu eta deskribatuko den higidura.

Eta zergatik hori?.

Higidura gauza erlatiboa delako.

Pausagunea eta higidura gauza erlatiboak dira.

Hau argi ikus daiteke adibide sinplerekin.

Demagun hegazkin batetan doan bidaiari bat.

Hegazkin berean doazenekiko, geldi dago; aldiz, lurrean geldi daudenekiko, abiadura handiz higitzen ari da.

Honelatan, ba, higidur neurketak eta deskribapenak egiteko, lehenik eta behin erreferentzi sistema bat hartu behar da.

Eta bertan kokatu behar da, neurketak eginen dituen behatzailea.

Sistema desberdinetan dauden behatzaileek, modu desberdinez ikusiko eta deskribatuko dute higidura berbera.

Horregatik, higidura bat bakarra da.

Hau argi ikusteko, adibide bat jarriko dut.

Baina, ezer baino lehen, erreferentzi sistema nola adierazten diren azalduko dugu.

Erreferentzi sistemak adierazteko, nahikoa da, triedro bat ematea eta bertan behatzaile bat kontsideratzea.

Ipin ditzagun, ba, adibideok.

Demagun hilargiaren higidura.

Higidura hau eguzkian dagoen sistematik eta lurrean egonik -ren paraleloa den sistematik aztertuko dugu.